Honako webguneak berezko eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu, zure nabigazioa hobetu, zure nahietara egokitu eta lan analitikoak egiteko.Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieen politika.

Kirolprobak.com-i buruz

Erreferentziazko webgunea da Kirolprobak.com bertan webgune pertsonala duten 100.000 kirolarirentzat. Izan ere, kirolariek biziki maite dituzten kirol-jarduerei buruzko informazioa kontsulta dezakete bertan, esate baterako: beren parte-hartzearen historiala, sailkapenak eta denborak. Aldi berean, era askotakoak dira webgunean kontsultagarri dauden kirol-jarduerak: atletismoa, igeriketa, BTT, txirrindularitza, mendi-lasterketak...

Kirol-probak ezagutu, haiei buruzko informazioa jaso, eta izena emateko zein parte hartzeko aukera ematen du Kirolprobak.com webguneak, beti ere sistema erraz, pertsonalizatu eta seguru baten bitartez. Horrez gainera, sari interesgarriak lortzeko aukera ematen duten Ligatan ere parte hartzeko bidea zabaltzen du.

Kirol-ekintzak antolatzen dituztenentzat abantaila handia eskaintzen du Kirolprobak.com webguneak, izan ere, kirol-ekintzan parte hartzen dutenei buruzko informazioaren gaineko kontrola izatea ahalbidetzen baitu.

  • Erabiltzeko erraza. Kirolprobak.com webgunearen alde egiten baduzu, kirol-ekitaldia antolatzea errazagoa izango da milaka kirolarik erabiltzen duten plataformari esker. Izena-emateko plataforma hau intuiziozkoa eta erabilerraza da, eta inskripzioak zein kobrantzak kudeatzeko baliabide ahaltsuak eskainiko dizkizu.
  • Tresna handia, kostu txikia. Erabat doakoa da Kirolprobak.com webgunean kirol-ekitaldi bat sortzea, eta kostua berriz, aldakorra, izena-ematen dutenen kopuruaren arabera. Gure plataforma egonkorra eta segurua da, eta era berean, kirol-ekitaldiaren parterik konplexuenetakoa kudeatzea ahalbidetuko dizu, azpiegituratan edota pertsonatan inbertsiorik egin gabe.
  • Zerbitzu eta eragingarriosagarriak. Hainbat zerbitzuren kudeaketa ere errazten du Kirolprobak.comwebguneak eskarmentu eta fidagarritasun handiko profesionalen eskutik, besteak beste: proba kronometratzea, bizkarraldekoak, seinalizazioko materiala eta podiuma. Horiez gainera, bestelako eragingarriak eskaini ahal izango dizkiezu kirolariei, besteak beste, hainbat probaz osaturiko Ligatan parte hartzeko aukera.

Bai kirolaria bazara, bai kirol-ekitaldiak antolatzen badituzu, jar zaitez harremanetan Kirolprobak.com webguneko lantaldearekin elektronikoaren bidez, edo dei ezazu telefonora.